2016ko UZTAILEAN hasten dan Begirale ikastarorako izen-emotea zabalik maiatzaren 16etik aurrera!Aurrekoa
2016-2017 ikasturtea MARTXAN!!Hurrengoa
Gaztetxoak

Izan zirelako gara, eta garelako izango dira

18 urtetik gorako gaztea zara? Uda honetarako aukera ezin hobea proposatzen dautsugu: AUZOLANDEGIAK 2016

Lerro artea tartea / Interlineado+- ATamaina / Tamaño+- Inprimatu / Imprimir

 JAR ZAITEZ HABIAN!!! Auzolandegiak 2016

Zer da auzolandegi bat?

Auzolandegietan leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzeko asmotan.

Hona hemen, labur-zurrean, auzolandegiak nolakoak diren azaltzen duten ezaugarri batzuk:

  1. Arauak
    Denok parte hartuz, elkarlanean eta lagun-giroan gauzak sortzeko lekua. Horretarako, baina, arau batzuk errespetatu beharko ditugu.
  2. Ingurua
    Auzolandegiaren inguruak ezagutzeko modua eta berarekin bat egiteko era (hainbat ekintza, ibilaldi eta txangoren bidez).
  3. Esperientzia
    Eguneroko gauza berdinak egiteari utzi eta esperientzia berriei bideak zabaltzea.
  4. Lana
    Parte-hartze aktiboa eta guztien artekoa, auzolandegia egiten den komunitatearen aldeko lanak eginez.
  5. Animazioa
    Jarduerak era sortzailean eta elkarlanean egitea, aisialdi konbentzionala alde batera utzita.
  6. Baloreak
    Taldean bizitzeko esperientzia bereganatzea. Bakoitza bere indibidualtasunetik atera eta taldeko bizimoduak dituen baloreak bereganatzea. Gizartearen baloreak bereganatzea (tolerantzia, elkartasuna,…).
  7. Jarrera
    Parte hartzaile talde bat, taldean bizi, taldean lan egin eta taldean ondo pasatzeko asmoa duena, bakoitza taldera moldatzen dela.
  8. Natura
    Ohiko ibilbideak utzita, nekazal inguruneak ezagutzeko aukera.
  9. Topagunea
    Sorterri ezberdinetako pertsonek euren kulturak eta ohiturak elkarri trukatzeko topagunea.
  10. Jarrera
    Dena, denen artean egiten den tokia.

Zer ez da auzolandegi bat?

  • Ez da lan egiteko toki hutsa. Lana tresna baino ez da.
  • Ez da “kontzentrazio” eremu bat, ezta antzik eman ere. Borondatez joaten da, borondatez utz daiteke.
  • Ez da udaleku bat.
  • Ez da turismo merkea egiteko era bat.
  • Ez da etxeko erosotasun guztiak bertan izan behar direla pentsatuta, uda pasatzeko toki bat.
  • Ez da pertsonak, euren eragozpen fisiko, psikiko nola sentsorialengatik edo euren erlijio edo ideología sinesmenengatik diskriminatzeko tokia.
  • Ez da paso egiteko edo inor baino listoago izanez ekintzetan ahalik eta gutxien parte hartzeko tokia.
  • Ez da inor kontuan hartu gabe nahi duzun guztia egiteko tokia.
  • Ez da inoren proposamenak eta ekimenak atzera botatzeko tokia. Alderantziz: horiek taldearen filosofiarako aberasgarriak badira, gustura onartzen dira.

 

Beste batzuk

Gaztetxo Eskola MARTXAN!!! 2017-2018 ikasturtea PREST!

Gaztetxo Eskola MARTXAN!!! 2017-2018 ikasturtea PREST!

 Hona hemen, 2017-2018 ikasturterako, GAZTETXO ESKOLAtik eskaintzen deutsueguzan ikastaro desberdinen informazioa: 2017-2018 ikasturteko AISIALDIKO IKASTAROAK ADI! Ez zaitez lokartu, plaza mugatuak dira eta!  Matrikulazio epea: 2017ko irailaren 18tik 29ra. Informazio gehiago 94 424 58 [...]