Gaztetxo Eguna 2019, La Arboledan

Badator gure eguna, Gaztetxo Eguna! Urtero legez 2019an ere Koordinakundeko talde guztiak batu eta egun ikaragarri bat bizitzeko asmoz elkartuko gara.

Aurten apirilaren 7an ospatuko dugu eta topagunea La Arboleda izango da. Goizeko 11:30etan izango dugu jaiaren hasiera ekitaldia, Arboledako aterpetxeko kiroldegian.

Inguru ezin-hobeaz disfrutatzeko eguna izango da: lagunak, jolasak, bistak… Bertako ingurua ezagutzeko aukera bikaina.

Bertaratu nahi izanez gero, jar zaitez gurekin kontaktuan: 944 245 842 telefonora deitu besterik ez duzu!

 

GOIZEAN (11:30)

ONGI ETORRIA

GYNKANA erraldoia

 

EGUERDIAN (14:30)

BAZKARIA (ez ahaztu zure janaria ekarteaz)

 

ARRATSALDEAN (16:00)

 DISKOFESTA Xaiborrekin

TXOKOLATADA

18:30tan JAIAREN AMAIERA

Cesta de compras