Saltar al contenido

GAZTETXO ESKOLA 1989. urtetik eten barik martxan dagoen Eskola Ofiziala da, gure jarduera nagusia HEZKUNTZA ASTIALDIRAKO HEZITZAILEAK TREBATZEA delarik.

Halan, BEGIRALE, ZUZENDARI eta GIZARTE ETA KULTURA SUSTATZAILE ikastaroak antolatu eta ematen ditu. Guztiak, Eusko Jaurlaritzak homologatutakoak.

Astialdiko hiru ikastaro ofizial hauez gain, gazteriarekin, hezkuntzarekin, hirugarren sektorearekin besteak beste, erlazioa duten mota askotako ekintzak, jardunaldiak, foroak, biltzarrak, ikastaro ezberdinak, elikagaien manipulatzaile ikastaroak, etab. antolatzen ditu.

Gure helburuak

2017-18 ikastarotik aurrera, Gaztetxo Eskolak eskaintzen dituen formakuntza saioek Lanbideren ziurtagiria barne dauka, Lanbide-gaitasunaren 2. mailako ziurtagiria, hain zuzen ere.

Begiraleen, zuzendarien, sustatzaileen, eragileen, azken batean hezitzaileen prestakuntza ezin da abstraktuenetik planteatu. Lurraldearekin, kultura eta hiri mota zehatz batekin, ekintza zein programekin izan behar baitu lotura. Azken batean:

“Izan zirelako gara, eta garelako izango dira”

Aisialdiko Begirale ikastaroa gauzatzeko aukera eta modalitate ezberdinak eskaintzen ditugu, informa zaitez!

Aisialdiko Zuzendari ikastaroa gauzatzeko modalitate bakarra dago eskuragarri, informa zaitez!

Modalitate bakarra eskeintzen dugu ikastaro hau gauzatu ahal izateko, informa zaitez!

Aurrekoetaz gain, eskeintzen ditugun beste ikastaroen inguruko informazioa jasotzeko, informa zaitez hemen!