Gaztetxoak

Izan zirelako gara, eta garelako izango dira


Aisialdiko begirale ikastaroa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, 2016eko azaroaren 17-ko 218 zk.-ko  dekretuan azpimarratzen duen bezala eta 2017ko irailaren 1tik aurrera:

BEGIRALE IKASTAROA GAUZATZEKO HIRU AUKERA ESKAINTZEN DITUGU:

1. BEGIRALE IKASTARO TRINKOA

Prestakuntza teoriko – praktikoa. 150 ordu dira guztira. Ordu kopuru hau ikasturte bakarrean, hau da, urritik ekainera bitarteko 12 asteburutan banatzen da.

  • 12 asteburu hauetatik 9, Gaztetxo Eskolan ematen dira eta 9 ikastaro hauen ordutegia hurrengoa da: Ostiraletan:18:00-21:00 eta Larunbatetan: 9:30-18:30 (ordu bat eta laurden bazkaltzeko)
  • Gelditzen diran beste 3 asteburuak, aterpetxeetan garatzen dira eta ordutegia hauxe da: Larunbateko 10:00etatik igandeko 13:30ak arte, berton lo egiten gelditzea beharrezkoa delarik.

Heziketa praktikoa. 150 ordu dira guztira. Ordu kopuru hau udaran, gutxienez 12 eguneko udaleku baten edota ikasturtean zehar, eta hiru hilabetez jarraian, Aisialdi talde baten lan eginez gauzatzen dira. Heziketa praktikoa egiteko aukera Gaztetxo Eskolak berak errazten ditu.

2. BEGIRALE IKASTARO ARRUNTA

Prestakuntza teoriko – praktikoa. 150 ordu dira guztira. Ordu kopuru hau bi ikasturtetan, urritik ekainera bitarteko asteburutan banatzen da. Hau da, lehenengo ikastaroan 6 asteburu eta bigarrenean beste 6 asteburu garatu beharko dira.

  • Lehenengo ikasturteko 4 asteburu eta bigarren ikasturteko 5 asteburu Gaztetxo Eskolan bertan ematen dira eta ordutegia hurrengoa da: Ostiraletan: 18:00-21:00 eta Larunbatetan: 9:30-18:30 (ordu bat eta laurden bazkaltzeko)
  • Bestalde, lehenengo ikasturteko 3 asteburu eta bigarren ikasturteko beste 1, aterpetxean garatzen dira eta hauen ordutegia hurrengoa da: Larunbateko 10:00etatik igandeko 13:30ak arte, berton lo egiten gelditzea beharrezkoa delarik.

Heziketa praktikoa. 150 ordu dira guztira. Ordu kopuru hau bigarren ikasturtean garatu behar dira, bai udaran, gutxienez 12 eguneko udaleku baten, zein eta hiru hilabetez jarraian Aisialdi talde baten parte hartuz. Heziketa praktikoa egiteko aukera Gaztetxo Eskolak berak errazten ditu

 3. BEGIRALE IKASTARO UDANEGU

Prestakuntza teoriko – praktikoa. 150 ordu dira guztira. Ordu kopuru hau uztailean eta hurrengo ikasturteko 6 asteburutan banatzen da.

  • Uztaileko hilabetean zehar, Gaztetxo Eskolan. Ikastaro hauen ordutegia hurrengoa da: Astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 14:00etara da
  • 6 asteburuetatik 5 asteburu Gaztetxo Eskolan bertan ematen dira eta ordutegia hurrengoa da: Ostiraletan: 18:00-21:00 eta Larunbatetan: 9:30-18:30 (ordu bat eta laurden bazkaltzeko)
  • 6 asteburuetatik 1 asteburu aterpetxeetan garatzen dira eta ordutegia hauxe da: Larunbateko 10:00etatik igandeko 13:30ak arte, berton lo egiten gelditzea beharrezkoa delarik.

Heziketa praktikoa. 150 ordu dira guztira. Ordu kopuru hau udaran, gutxienez 12 eguneko udaleku baten edota ikasturtean zehar eta hiru hilabetez jarraian Aisialdi talde baten lan eginez gauzatzen dira. Heziketa praktikoa egiteko aukera Gaztetxo Eskolak berak errazten ditu.