Nortzuk gara? Gaztetxo Hezkuntza Mugimendua

GAZTETXOEN HEZKUNTZA MUGIMENDUAK haur eta gazteak osotasunez giza baloreetan heztea du helburu, errealitatearen zentru kritikoa ezagutuz eta hau aldatzeko gai izanez.

GURE NORTASUNAREN EZAUGARRIAK

  • Nortasun kultural komuna eta izaera euskalduna
  • Herri eredua
  • Euskara
  • Gizartea eraldatzeko tresna izan eta izan nahi dugun pertsona eredura hurbiltzea
  • Taldearen interesak norberaren interesen aurretik jartzen ikastea
  • Hezkuntza askatzailea, nork bere erabakiak hartzea bideratzen duena

GURE HISTORIA

Hasiera guztiak zailak izan ohi dira eta momentuko egoera historikoak latzak badira, are gehiago…

Gure Herriarentzat sasoi ilunak baziren ere, 1977. urtean Euskal Herriko hainbat herritako gazteak Aisialdi munduan eta boluntarioan, helburu berdin jakin batzuk lortzeko asmoz lanean hasi ziren: Kultura identitate berdinaren garapena, Herrialdearen aukeran heztea, ispiritu euskalduna bultzatzea, Euskara, giro euskaldun baten elkar bizitzeko eskubidea, adiskidetasuna, elkartasuna eta gizarte justizia. Balio horiek irakastea zen euren helburua.

Euskal Herrian zehar kokatzen ziren Aisialdiko Gaztetxo talde hauetako begirale eta gazteak, euren helburuen alde, koordinaziorik gabe eta independenteki aritu ziren 1979. urtera arte. 1980-1 ikasturtean Gaztetxo talde hauen helburuak, kezkak eta beharrak berdinak zirela ikusita, 1981.urteko otsailaren 21an GAZTETXOEN KOORDINAKUNDEA sortu zuten indarrak batzeko asmoaz.

Gaztetxoen Koordinakundearen jarduera nagusiak, herri arteko erlazioa bultzatu eta herri ezberdinetako haur eta gazteen artean laguntasuna sustatzea da, beti ere, aisialdiko taldea erreferentzia puntu gisa hartuz. Koordinakundearen jardueren artean aipatzekoak dira besteak beste, urtero antolatzen den Gaztetxo Eguna eta Koordinakundeko Udalekuak.

Urteak aurrera joan ahala, era boluntarioan Aisialdi munduan lanean zebiltzan gazte hauek prestakuntza espezifiko baten beharra ikusi zuten. Ideia honetatik abiatuz, 1989. urteko irailaren 1ean GAZTETXO ESKOLA sortu zen. Harrezkero etengabe dihargu Euskal Herriko mankomunitate, herri zein auzo ezberdinetatik Aisialdiko Begirale, Zuzendari eta Suspertzaile ikastaroak antolatzen, baita proiektu hezitzaileak eta formazio anitz eta ezberdinak ematen, beti ere erakunde, elkarte eta pertsonen beharretara egokituz eta 3. sektoreko gizarte interbentzio esparruan sortzen diren eskaera ezberdinei erantzunez.

HAZIAN KULTUR ELKARTEA, 1996. urtetik 2016. urtera Aisilan Kultur Elkartea zena, irabazi asmorik gabeko erakundea da. Haur, gazte eta oro har, Aisialdi hezitzailearen esparrutik esku hartze giza kulturalaren aldeko prozesu ezberdinak modu eraginkor eta profesionalean garatzen ditu.

Honela, pausurik pausu, beti bidea eginez Gaztetxo Mugimendua bizirik dirau, azken batean hurrengo leloaren eredu gara:

Gaztetxo Hezkuntza Mugimendua osatzen duten Gaztetxo Eskola eta Gaztetxoen Koordinakundea hurrengo espazioetan ere mugitzen dira: