Gaztetxoak

Izan zirelako gara, eta garelako izango dira

Hasiera » Nortzuk gara (Hezkuntza Mugimendua)

Nortzuk gara (Hezkuntza Mugimendua)

GAZTETXOEN HEZKUNTZA MUGIMENDUAK haur eta gazteak osotasunez giza baloreetan heztea du helburutzat, errealitatearen zentru kritikoa ezagutuz eta hau aldatzeko gai izanez.

GURE NORTASUNAREN EZAUGARRIAK

✓ Nortasun kultural komuna eta izaera euskalduna

✓ Herri eredu bat

✓ Euskara

✓ Gizartea eraldatzeko tresna izan eta izan nahi dugun persona eredura hurbiltzea

✓ Taldearen interesak norberaren interesen aurretik jartzen ikastea

✓ Hezkuntza askatzailea, nork bere erabakiak hartzea bideratzen duena

 

GURE HISTORIA: GAZTETXOAK HEZKUNTZA MUGIMENDUAREN HISTORIA

Hasiera guztiak zailak izan ohi dira eta momentuko egoera historikoak latzak badira, are gehiago.

Gure Herriarentzat sasoi ilunak baziren ere, 1977.urtean Euskal Herriko hainbat herritako gazteak Aisialdi munduan eta boluntarioan, helburu berdin jakin batzuk lortzeko asmoz lanean hasi ziren: Kulture identitate berdinaren garapena, Herrialdearen aukeran heztea, izpiritu euskalduna bultzatzea, Euskara, giro euskaldun baten elkar bizitzeko eskubidea, adiskidetasuna, elkartasuna eta gizarte justicia. Balio horiek irakastea zen euren helburua.

Euskal Herrian zehar kokatzen ziren Aisialdiko Gaztetxo talde hauetako begirale eta gazteak, euren helburuen alde, koordinaziorik gabe eta independieteki aritu ziren 1979.urte arte. 1980-1 ikasturtean Gaztetxo talde hauen helburuak kezkak eta beharrak berdinak zirela ikusita, 1981.urteko otsailaren 21an GAZTETXOEN KOORDINAKUNDEA sortu zuten indarrak bateratzeko asmoaz. Gaztetxoen Koordinakundearen jarduera nagusiak, herri arteko bultzatu eta herri ezberdinetako haur eta gazteen artean laguntasuna sustatzea da, beti ere, aisialdiko taldea erreferentzia puntu gisa hartuz. Koordinkundearen jardueren artean aipatzekoak dira besteak beste, urtero antolatzen den Gazgetxo Eguna eta udako kanpamenduak.

Urteak aurrera joan ahala, era boluntarioan Aisialdi munduan lanean zebiltzan gazte hauek prestakuntza espezifiko baten beharra ikusi zuten. Ideia honetatik abiatuz, 1989.urteko irailaren 1ean GAZTETXO ESKOLA sortu zen. Harrezkero etengabe dihardute Euskal Herriko mankomunitate, herri zein auzoezberdinetatik Aisialdiko Begirale, Zuzendari eta Suspertzaile ikastaroak antolatzen, baita prioiektu hezitzaileak eta formazio anitz eta ezeberdinak ematen, beti ere erakunde, elkarte eta pertsonen beharretara egokituz eta 3.sektoreko gizarte interbentzio esparruan sortzen diren eskaera ezberdinei erantzunez.

HAZIAN KULTUR ELKARTEA, 1996. urtetik 2016. urtera Aisilan Kultur Elkartea bezala, irabazi asmorik gabeko erakundea. Haur, gaztea eta oro har, Aisialdi hezitzailearen esparrutik esku hartze giza kulturalaren aldeko prozesu ezberdinak modu eraginkor eta profesionalean garatzen ditu. Honela, pausurik pausu, beti bidea eginez Gaztetxo Mugimendua bizirik dirau, azken batean hurrengo leloaren eredu gara:

“IZAN ZIRELAKO GARA ETA GARELAKO IZANGO DIRA”