Gaztetxoak

Izan zirelako gara, eta garelako izango dira

Zer da Gaztetxoak

Ongi etorri Gaztetxoen web gunera!

Espazio honetan Gaztetxoak Hezkuntza Mugimendua zer dan eta nortzuk eratzen dogun azaltzen ahaleginduko gara.

Gaztetxoak, Aisialdi mundutik eta Aisialdi Munduarentzat lanean dabilen Hezkuntza Mugimendu bat gara.

Gaztetxoen Hezkuntza Mugimenduak haur eta gazteak osotasunez giza baloreetan heztea dau helburutzat, errealidadearen zentzu kritikoa ezagutuz eta hau aldatzeko gai izanez.

Gure nortasunaren ezaugarriak argiak dira, eta egiten dogun jarduera orotan agertzen jakuz:

  • Nortasun kultural komuna eta izaera euskalduna.
  • Herri eredu bat.
  • Euskerea.
  • Gizartea eraldatzeko tresna izan eta izan gura dogun pertsona eredura hurbiltzea.
  • Taldearen interesak norberaren interesen aurretik jarten ikastea.
  • Hezkuntza askatzailea, nork bere erabagiak hartzea bideratzen dauana.

Gaztetxo mugimenduaren jatorria, Euskal Herriko hainbat herritan, aisialdi munduan eta era boluntarioan lanean ebilan gazte mugimenduan topatzen dogu. Helburu bardin zehatz batzuk lortzeko asmoz, batzen zirealarik:

Kultur Identidade bardinaren garapena, Herrialdearen aukeran heztea, izpiritu euskalduna bultzatzea, euskerea, giro euskaldun baten alkar bizitzeko eskubidea, adiskidetasuna, solidaridadea eta gizarte justizia; horreek ziran igorri gura ebezen balioak.

Honela, pausurik pausu, beti bidea eginez, Gaztetxo Mugimenduak bizirik dirau, azken batean “IZAN ZIRALAKO GARA ETA GAREALAKO IZANGO DIRA” leloaren eredu gara eta.

Gaztetxoak Hezkuntza Mugimendua sail desbardinetan banatuta dago: Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundea, Gaztetxo Eskola eta Aisilan Kultur Elkartea bestetik.

 

Ongi etorri a la página web de Gaztetxoak!

En este espacio trataremos de explicar qué es y quienes formamos el Movimiento Educativo Gaztetxoak.

Gaztetxoak es un Movimiento Educativo que trabaja desde y para el mundo del Ocio y Tiempo Libre.

El Movimiento Educativo Gaztetxoak tiene como objeto educar a los jóvenes de forma global en los valores humanos, para que sean capaces de conocer el sentido crítico de la realidad y adquieran as,í la capacidad para cambiarla.

Nuestras señas de identidad son claras y se reflejan en todas nuestras actividades:

    • Una identidad cultural en común y una forma de ser euskaldun.

  • Un modelo de Pueblo.
  • El euskera.
  • Ser una herramienta para cambiar la sociedad y acercarnos almodelo de persona que queremos ser.
  • Aprender a anteponer los intereses del grupo a los propios.
  • Una educación liberadora, que nos oriente a tomar nuestras propias decisiones.

El origen del movimiento Gaztetxo lo encontramos en el movimiento juvenil de aquellos jóvenes de muchos pueblos de Euskal Herria, que trabajaban en el mundo del ocio de forma voluntaria, siempre con el fin de conseguir unos objetivos determinados:

El desarrollo de una misma Identidad Cultural, educar en la opción País, el Euskera, el derecho a vivir en un ambiente euskaldun, la solidaridad y la justicia social; estos eran los valores que querían transmitir.

Así, paso a paso, siempre abriendo camino, El Movimiento Gaztetxoak sigue vivo, al fin y al cabo somos el ejemplo del lema “PORQUE FUERON SOMOS Y PORQUE SOMOS SERÁN”.

El Movimiento Educativo Gaztetxoak se divide en distintas áreas: La Coordinadora de Gaztetxos de Bizkaia, Gaztetxo Eskola y Aisilan Kultur Elkartea por otro lado.