Saltar al contenido

Ziurtagiriak

BIKAIN ziurtagiria

BIKAIN Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala da. Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen duena.

Horiek horrela, Gaztetxo Eskolak 2014. urtean Hizkuntza-kudeaketaren kalitatea ebaluatzeko eta egiaztatzeko sistema honetan parte hartu, eta zilarrezko BIKAIN ziurtagiria lortu zuen.

1
2
3
previous arrow
next arrow

Gune anitza ziurtagiria

Gaztetxo Hezkuntza Mugimenduak (Gaztetxo Eskola, Gaztetxoen Koordinakundea eta Hazian Kultur Elkarteak) Euskadiko Gaztediaren Kontseiluak (EGK) banatzen duen ziurtagiria eskuratu du.

Honekin batera, bere eguneko jardunean Hezkuntza Mugimenduak LGTBI+ aniztasuna defendatzeko duen konpromezua islatzen du.