2021-22 ikasturtearekin hasteko dena prest dago Gaztetxo Eskolan! Irailaren 16ko arratsaldean Gaztetxo Eskola osatzen daben irakasle-taldeak batzarra egin zuen.

Hizpide izan dira ikasturtea aurrera eramateko erabiliko diren protokoloak, metodologia eta ikastaro guztien berriztapena.

Gogoratu ikastaro hauetan matrikulatzeko aukera dagoela www.gaztetxoak.eus orrian, ez galdu aukera!

Modu honetan, aurtengo ikasturtera arte gugaz batera ibili diran irakasleei eskerrak eman eta berriei ongi etorria eman nahi deutsegu!

IZAN ZIRELAKO GARA; GARELAKO IZANGO DIRA!