Saltar al contenido

2022-23 ikasturteko IKASTAROAK

Hemen dira 2022-23 ikasturteko Gaztetxo Eskolako ikastaroak. Begirale, Zuzendari eta Gizarte eta Kultura Sustatzaile ikastaroetan izena emoteko aukera jada zabalik dago, irailaren 18ra bitartean.

Datorren ikasturtean ikastaroa egiteko asmoa baduzu, ez galdu aukera eta izena eman orrialde honetan. Gogoratu PLAZAK MUGATUAK direla!

Jarraian, izena emotea egiteko beharrezko dokumentazioa eta esteka daukazu eta beherago ikastaro bakoitzaren informazioa.

2022-23 ikasturea (PDF)

Beharrezko informazioa

Izen-ematearekin hasi baino lehen, hurrengo dokumentuak digilizaturik izatea beharrezkoa izango da:
• NAN-aren aurrealdea.
• NAN-aren atzealdea.
• Karnet argazkia.
• DBH-aren ziurtagiria edo Eskola Graduatuaren ziurtagiria.
• Matrikularen ordainaren ordainagiria Kutxabank-eko kontu korrontean: IBAN ES26-2095-0000-72-3801106112

• Begirale Diplomaren argazkia Zuzendari ikastaroa gauzatu nahi izatekotan.

Begirale TRINKOA

Ikasturte bakarrean gauzatzen da, urritik maiatzera bitarteko 12 asteburutan.

Prezioa: 440€.

Informazio gehiago, kartelean eta “2022-23 ikasturtea” PDFan.

Begirale ARRUNTA

Bi ikasturtetan gauzatzen da, urritik maiatzera bitarteko 6 asteburutan ikasturte bakoitzean.

Prezioa: 235€ ikasturte bakoitzeko.

Informazio gehiago, kartelean eta “2022-23 ikasturtea” PDFan.

ZUZENDARI

Ikasturte bakarrean gauzatzen da, urritik maiatzera bitarteko asteburuetan.

Prezioa: 350€.

Informazio gehiago, kartelean eta “2022-23 ikasturtea” PDFan.

Gizarte eta kultura sustatzailea

Ikasturte bakarrean gauzatzen da, urritik maiatzera bitarteko asteburuetan.

Prezioa: 350€.

Informazio gehiago, kartelean eta “2022-23 ikasturtea” PDFan.

Informazio gehiago

E-maila: eskola@gaztetxoak.eus

Tlf: 944 245 842