Saltar al contenido

2024-25 ikasturteko IKASTAROAK

Hemen dira 2024-25 ikasturteko Gaztetxo Eskolako ikastaroak. Begirale, Zuzendari eta Gizarte eta Kultura Sustatzaile ikastaroetan izena emon ahal izango duzu, uztailaren 15etik irailaren 15era bitartean.

Datorren ikasturtean ikastaroa egiteko asmoa baduzu, ez galdu aukera eta izena eman orrialde honetan. Gogoratu PLAZAK MUGATUAK direla!

Jarraian, izena emotea egiteko beharrezko dokumentazioa eta esteka daukazu eta beherago ikastaro bakoitzaren informazioa.

Beharrezko informazioa

Izen-ematearekin hasi baino lehen, hurrengo dokumentuak digilizaturik izatea beharrezkoa izango da:
• NAN-aren aurrealdea.
• NAN-aren atzealdea.
• Karnet argazkia.
• DBH-aren ziurtagiria edo Eskola Graduatuaren ziurtagiria.
• Matrikularen ordainaren ordainagiria Kutxabank-eko kontu korrontean: IBAN ES26-2095-0000-72-3801106112
Zuzendari ikastaroa gauzatu nahi izatekotan: Begirale Diplomaren argazkia. 

Begirale ikastaroa

Ikasturte bakarrean gauzatzen da, urritik maiatzera bitarteko 12 asteburutan.
Prezioa: 450€.

Zuzendari ikastaroa

Ikasturte bakarrean gauzatzen da, urritik maiatzera bitarteko asteburuetan.
Prezioa: 450€.

Gizarte eta kultura sustatzaile ikastaroa

Ikasturte bakarrean gauzatzen da, azarotik maiatzera bitarteko asteburuetan.
Prezioa: 350€.

Informazio gehiago

E-maila: eskola@gaztetxoak.eus
Tlf: 944 245 842