Saltar al contenido

Asteburu pasa La Arboledan

Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundeko bigarren ekintza hemen da! Ekintza 6-12 urte bitarteko gazteentzat zuzendua izango da eta azaroaren 27-28ko asteburuan gauzatuko da, La Arboledako aterpetxean.

Ekintza honetan jolas, dinamika eta tailer ezberdinak egingo dira eta asteburu osoan zehar inguru paregabeaz gozatzeko aukera izango dute gure Gaztetxoek. Ekintzaren gastuak hurrengoak hartuko ditu kontuan: autobusa Gaztetxo taldeak dauden herrietatik, otordu guztiak eta aterpetxea.

Ekintzan izena emoteko epea azaroaren 8an hasi eta hile horretako 21ean amaituko da. Gogoratu PLAZAK MUGATUAK direla, beraz, ez utzi aukera galtzen, izena lehendabizi ematen dutenek izango bait dute lehentasuna.

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan 655737603 telefonoan edo koordinakundea@gaztetxoak.eus email helbidean.