Saltar al contenido

Barakaldoko Eguneko Udalekuak

Barakaldon burutuko diren Eguneko Udalekuak ekainaren 27an hasi eta uztailaren 8ra arte egingo dira, astean zeharreko egunetan.

Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundeak antolatutako EGUNEKO Udalekuetan gynkanak, jolasak eta dinamika ezberdinak gauzatuko dira giro Euskaldun eta alai batean. Primeran pasatzeko aukera ezin hobea izango dute gure Gaztetxoek!

Txandak

– Ekainak 27 – Uztailak 1

– Uztailak 5 – 8

Adina

2015-2010 artean jaioak. 

Ordutegiak

9:00 – 15:00 (irteera egunetan 9:00 – 17:00)

* Harrera ordutegia: 8:00 – 9:00.

Prezioa

100€ txanda bakoitzeko (izen emotea epe barnean eginez gero).

Izen emotea

Maiatzaren 27tik ekainaren 8ra.

PLAZA MUGATUAK, inskripzio ordenaren arabera.

Informazio gehiago

E-maila: koordinakundea@gaztetxoak.eus

Tlf.: 944 245 842