Bizkaiko Koordinakundea, martxan!

Bizkaiko Koordinakundea, martxan

2020-21 ikasturtearekin hasteko asmoarekin, urriaren 24ko goizean Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundeko taldeok internet bidezko batzar bat egin dugu.

Hizpide izan dira ikasturtea aurrera eramateko erabiliko diren protokoloak, eszenatoki ezberdinetan izango liratekeen baldintzak, talde bakoitzaren egoera…

Gauzak horrela, talde bakoitzak bere egoera aztertu eta baliabide eta beharrizanen araberako programaketa berezia aurkeztuko du, egoera berri honetara moldatuta.

Hurrengo asteotan informazio gehiago izango da gure hedabideetan: www.gaztetxoak.eus orrian, sare sozialetan eta talde bakoitzak erabiltzen dituen bideetan.