Bizkaiko Udaleku Itxiak 2021

Bizkaiko Udaleku Itxiak 2021

2021 urtean ere bueltan dira, urtero legez, Gaztetxoen Koordinakundeko Udaleku Itxiak (egonaldiak). Aurten ere bi toki ditugu esperientzia berrien zain, Lapurriketa eta La Arboleda, hain zuzen ere. Esperientzia berri honetaz eta ekainaren 21-27 bitartean ondo pasatzeko intentzioa baduzu, ez ezazu aukera hau galdu!

Izen emote epea zabalik izango da apirilaren 26tik eta maiatzaren 26ra bitartean eta gogoratu PLAZAK MUGATUAK direla! Hona hemen informazio gehiago:

DATAK + PREZIOAK

Ekainaren 21etik 27ra bitartean.

260€ epe barruan edo 270€ epez kanpo.

TOKIAK + ADINAK

Lapurriketa: 2014-2009 jaioak.

La Arboleda: 2008-2003 jaioak.

IZEN EMOTEA

Apirilaren 26tik maiatzaren 26ra.

Hurrengo botoiaren bitartez bete dezakezu izena emoteko galdetegia:

INFORMAZIO GEHIAGO

Tlf.: 944 245 842

E-maila: koordinakundea@gaztetxoak.eus