2021 urteari agur esan eta urte berriari ongi etorria emateko prest gaude Gaztetxo Hezkuntza Mugimenduan.

Olentzero eta Mari Domingi ate joka ditugun egun hauetan azken gutunak bidali eta gure ingurukoen osasuna onena izatea espero dugu. Baita ere, sartzear dagoen urtean AISIALDIAri dagokionez urte oparoa izatea, izan ere, konprobatu izan da neurri guztiak zorrotz beteta, guztion ongizatea bermatu daitekela!

Gurekin batera urte honetan lan egin edota zuon ahaleginik handienak egin dituzuen guztioi eskerrak emanez agurtu nahi dugu urtea!

Gaztetxo Hezkuntza Mugimenduak Gabon-gau, Eguberri eta 2022 urte osasuntsu eta zoriontsua opa dizue!