Bilboko Errekalde eta Indautxu auzoetan burutuko diren Eguneko Udalekuak ekainaren 27an hasi eta uztailaren 29ra arte astez aste egingo dira, astean zeharreko egunetan.
Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundeak antolatutako EGUNEKO Udalekuetan irteerak, gynkanak, jolasak eta dinamika ezberdinak gauzatuko dira giro Euskaldun eta alai batean. Primeran pasatzeko aukera ezin hobea izango dute gure Gaztetxoek!
Txandak
– Ekainak 26 – 30
– Uztailak 3 – 7
– Uztailak 10 – 14
– Uztailak 17 – 21
– Uztailak 24 – 28
Tokiak eta adinak
Indautxu: 2016-2011 artean jaioak (30 plaza).
Errekalde: 2019-2017 artean jaioak (30 plaza).
Ordutegiak
9:00 – 15:00 edo 9:00 – 16:30 (irteera egunetan guztiok 16:30)
* Harrera ordutegia: 8:30 – 9:00.
Izen emotea
Izen emote epea itxita dago. Zalantzarik izatekotan, jar zaitez gurekin harremanetan.
PLAZA MUGATUAK, inskripzio ordenaren arabera.