Martxoaren 6-7-8ko asteburuan, “Gaztetxoak martxan!” ekintza-programaren barnean, eski-asteburu ekintza izango da.
Eskaintzaren barnean autobusa, bi egun pentsio-osoan, bi eguneko forfait-a eta materialen alokairua eskaintzen da.
Irteera, martxoaren 6ko 18:30etan izango da eta itzulera, martxoaren 8ko 20:00etan.
Apuntatzeko epea zabalik egongo da otsailaren 14tik 21era bitartean, plazak mugatuak izanik. Apuntatzeko edo informazio gehiago izateko: koordinakundea@gaztetxoak.eus e-mailera idatzi edo 944 245 842 telefonora deitu dezakezu.