Saltar al contenido

Euskaraldia 2022

Gaztetxo Hezkuntza Mugimenduak bat egiten du berriz ere aurten Euskaraldiarekin! Izan ere, Mugimendua osatzen dugun guztiok, gure hizkuntzatzat dugu Euskara. Hurrengoa da gure arteko Euskararen erabilera:

Gaztetxo Eskola

Eskaintzen diren ikastaro guztiak (begirale, zuzendari, gizarte eta kultura sustatzaile…) Euskaraz gauzatzen dira. Gainera, ikastaroen barruan Euskal Nortasuna hobeto ezagutzeko “Herri Nortasuna” izeneko ikastaroa eskaintzen dugu.

Koordinakundea

Gaztetxoekaz antolatzen diren ekintza guztiak Euskaraz egiten dira. Gainera, gure balioetan finkatuz, Euskara eta bere kultura sustatzeko ekintzak egiten dira: Euskararen eguna, Olentzero, tailer tematikoak, mendi-irteerak, ekintza kulturalak eta Udalekuak, besteak beste.

Hazian Kultur Elkartea

Zerbitzuen eskaintza zabalaren artean, ekintza guztiak Euskaraz gauzatzeak bereizten du Hazian Kultur Elkartea. Ludotekak, tailerrak, haur-guneak, bisitak, aterpetxeen kudeaketa… Euskal ikuspuntu batetik kudeatuta.

Beraz, nola ez dugu Euskara maitatuko? Gure egunerokotasunaren oinarri da eta, horregatik, Gaztetxo Hezkuntza Mugimendua beste urte batez Euskaraldiko arigune izango da hurrengo egunotan. Eta zu, Ahobizi ala Belarriprest zara?

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik.”

Jarrai dezagun Euskara maitatzen, Euskara erabiltzen, Euskaraz gozatzen! GORA EUSKARA!