Saltar al contenido

Gaztetxo Eskola, euskararen erabileragatik saritua

Gaztetxo Eskolak Bilboko Udalaren sari berri bat jaso du 2023ko abenduaren 1eko goizean. Honen bidez, Eskolak ikastaro guztiak Bilbon eta euskaraz eman izana zoriontzen eta aitortzen du Udalak.

Izan ere, Gaztetxo Eskolak euskararen aldeko konpromezu irmoa izan du betidanik, bere balio eta helburuen funtsa izanik.

Haur eta gazte hezitzaileak euskaraz trebatuz, euskararen zabalkundeari bultzada txikia eskaintzen jarraituko du Gaztetxo Eskolak!