GAZTETXO ESKOLA 1989. urtetik eten barik martxan dagoen Eskola Ofiziala da, gure jarduera nagusia HEZKUNTZA ASTIALDIRAKO HEZITZAILEAK TREBATZEA delarik.
Halan, BEGIRALE, ZUZENDARI eta GIZARTE ETA KULTURA SUSTATZAILE ikastaroak antolatu eta ematen ditu. Guztiak, Eusko Jaurlaritzak homologatutakoak.
Astialdiko hiru ikastaro ofizial hauez gain, gazteriarekin, hezkuntzarekin, hirugarren sektorearekin besteak beste, erlazioa duten mota askotako ekintzak, jardunaldiak, foroak, biltzarrak, ikastaro ezberdinak, elikagaien manipulatzaile ikastaroak, etab. antolatzen ditu.