Saltar al contenido

Aisialdiko Zuzendari Ikastaroa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, 2016eko azaroaren 17-ko 218 zk.-ko  dekretuan azpimarratzen duen bezala eta 2017ko irailaren 1etik aurrera:

AUKERA BAKARRA ESKAINTZEN DUGU ZUZENDARI IKASTAROA GAUZATZEKO:

Prestakuntza teoriko – praktikoa. 290 ordu edo, 200 ordutakoa begirale ikastaroa gauzatuta izanez gero. Ordu kopuru hau ikasturte bakarrean, hau da, urritik ekainera bitarteko ostirala arratsalde edota larunbata ezberdinetan banatzen da.

Heziketa praktikoa. 120 ordu dira guztira. Ordu kopuru hau udaran, gutxienez 12 eguneko udaleku baten edota ikasturtean zehar eta hiru hilabetez jarraian Aisialdi talde baten lan eginez gauzatzen dira. Heziketa praktikoa egiteko aukera Gaztetxo Eskolak berak errazten ditu.