Saltar al contenido

Gaztetxoen Koordinakundea: parte izan zaitez!

Bueltan da Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundea! Horregatik, begirale taldea osatuko duten begirale eta bolondres izateko aukera luzatzen dizugu!

 

Hauek dira Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundean begirale bezala aritzeko arrazoiak:

1. Arrazoia: Euskal Herrian 20 talde ezberdin baino gehiago dituen taldearen parte sentitu.

2. Arrazoia: Gurekin lan egiteko aukera lortu.

3. Arrazoia: Proiektu gazte eta dinamiko baten parte izan.

4. Arrazoia: Begirale ikastaroaren praktikak gurekin egin.

5. Arrazoia: Hezkuntza-talde dinamiko eta parte hartzailean jardun.

6. Arrazoia: Bizipen dibertigarri eta aberasgarriak bizi.

Eta askoz gehiago!!!

Beraz, Gaztetxo taldeetako kide izan nahi baduzu, izena emon hurrengo botoian klikatuz: