Saltar al contenido

Gipuzkoako Gaztetxoekin TOPAKETA

Gipuzkoako Gaztetxoen Elkartetik antolatutako topaketetara gonbidatu nahi zaituztegu!

Gipuzkoan zehar herri ezberdinetan elkartuko gara (Donostian, Antiguan, Tolosan, Bergaran eta Beasainen), datorren larunbatean, azaroaren 13an, arratsaldeko 17:00etan.

Plana ondorengoa da: begiraleek antolatutako ekintzetan parte-hartu (eguraldiaren arabera barruan edota herrian zehar prestatutako jolasak izango dira) eta meriendatxoa egin.

Ekintza hau DOHAKOA IZANGO DA, gure helburua, gaztetxoekin elkartu eta arratsalde polit bat, Euskal giroan igarotzea da.

Izena emateko, bete ezazue hemen daukazuen galdetegia, datu horiek beharko ditugu antolakuntzarako eta. Galdetegia, OSTEGUNEAN, AZAROAK 11 ITXIKO DA, gaueko 24etan.

Ekintza zoragarria izango da, berriro ere elkar ikusi eta ondo pasatzeko aukera paregabea,
ANIMA ZAITEZTE ETA ZABAL EZAZUE DEIALDIA, DENOK ONGI ETORRIAK GARA!