Euskal Herrian zehar kokatzen ziren Aisialdiko Gaztetxo talde hauetako begirale eta gazteak, euren helburuen alde, koordinaziorik gabe eta independenteki aritu ziren 1979. urtera arte. 1980-1 ikasturtean Gaztetxo talde hauen helburuak, kezkak eta beharrak berdinak zirela ikusita, 1981.urteko otsailaren 21an GAZTETXOEN KOORDINAKUNDEA sortu zuten indarrak batzeko asmoaz.
Gaztetxoen Koordinakundearen jarduera nagusiak, herri arteko erlazioa bultzatu eta herri ezberdinetako haur eta gazteen artean laguntasuna sustatzea da, beti ere, aisialdiko taldea erreferentzia puntu gisa hartuz. Koordinakundearen jardueren artean aipatzekoak dira, besteak beste, urtero antolatzen den Gaztetxo Eguna eta Koodinakundeko udalekuak.