Bilboko Ibaieder – La Peña auzoan burutuko den Eguneko Udalekua uztailaren 3an hasi eta hile bereko 14ra arte bi astez egingo dira, astean zeharreko egunetan.
Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundeak antolatutako EGUNEKO Udalekuetan irteerak, gynkanak, jolasak eta dinamika ezberdinak gauzatuko dira giro Euskaldun eta alai batean. Primeran pasatzeko aukera ezin hobea izango dute gure Gaztetxoek!
OHARRA!
Indautxuko ekainaren 27-uztailaren 1, uztailaren 5-8, uztailaren 11-15 eta uztailaren 18-22 txandetako plazak beteta daude.
Itxaron zerrendan sartu nahi izanez gero, deitu 944 245 842 telefonora 8:00-15:00 ordutegian.
Txandak
– Uztailak 3 – 7
– Uztailak 10 – 14
Tokiak eta adinak
Ibaieder – La Peña: 2016-2011 artean jaioak (plaza mugatuak).
Ordutegiak
9:00 – 13:30 edo 9:00 – 14:30
* Harrera ordutegia: 8:30 – 9:00.
Izen emotea
Ekainaren 12ra bitartean.
PLAZA MUGATUAK, inskripzio ordenaren arabera.
OHARRA:
10 ume izango dira Udaleku bakoitza aurrera eramateko baldintza derrigorrezkoa. Bestela, dirua itzuliko litzateke.