Saltar al contenido

Itxaspeko Pazkolekuak 2022

Bi urte igaro ondoren, bueltan gara ITXASPEKO (ORIO) PAZKOLEKUEKIN! Oso gogotsu gaude berriro ere elkar ikusi eta lau egun hauek zuekin partekatzeko. Etor zaitez Gipuzkoako Gaztetxo Elkartearekin lau egun zoragarri pasatzera!

Jokoak, irteerak, ur kirolak, LipDub  eta beste mila ekintza egiteko aukera edukiko dugu!

Datak

Apirilaren 19, 20, 21 eta 22.

Tokia eta adina

Orioko Itxaspe Baserrian.

2007-2015 urte bitartean jaiotako haurrentzat.

Izen emotea

Plazak agortu arte, hurrengo botoiaren bitartez:

Informazio gehiago

E-maila: gaztetxoak@gipuzko.eus

Tlf.: 688 717 486