Jarduerak

2019-2020 ikasturtean, hurrengo ekintzak egingo ditugu Koordinakundeko talde guztiak batera:

    • Abenduak 1: Euskararen Nazioarteko eguna.
    • Martxoak 1: Inauteriak.
    • Apirilak 26: Gaztetxo Eguna 2020.
    • Ekainak 21-28: Koordinakundeko Udalekuak 2020.

Ekintza hauen artean, urtero hauek egiten ditugu:

Gaztetxo Eguna:Gaztetxoak Hezkuntza Mugimendua osatzen dugun guztiontzat urteko jaia da eta normalean, Gaztetxoen taldea duten udalerrietan ospatzen da jaialdia”.

Udalekuak: “Ikasturte amaiera ospatzeko eta uda ondo baino hobeto hasteko, Koordinakundeak, adinaren arabera, hainbat udaleku antolatzen ditu”.

Gainera, 2020ko urtarriletik aurrera, 11-15 urte bitarteko gazteentzat hurrengo ekintzak egingo ditugu, “Gaztetxoak martxan!” ekintza programaren barnean:

    • Urtarrilak 25: Scape Room.
    • Otsailak 15: Genero tailerra.
    • Martxoak 6-7-8: Ski asteburua Pirinioetan.
    • Apirilak 4: Paintball.
    • Maiatzak 6-7: Asteburu-pasa La Arboledan.
    • Ekainak 7: Surf.
Ekintza hauetan apuntatzeko bi bide daude: 944 245 842 telefonora deituz edo koordinakundea@gaztetxoak.eus e-mailera idatziz. Informazio gehiago behar baduzu, jo ezazu aurreko bide batera. Bertan, apuntatzeko epeen, prezioen, ordutegien… informazioa aurkituko duzu!