Saltar al contenido

Koordinakundearen hezkuntza taldea, prest!

Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundean hezitzaile bezala arituko diren begirale ugari batu dira gaurko arratsaldean aurtengo proiektuari azken ukituak emoteko!

Duela urte asko Koordinakundearen parte izan ziren eta haien lehen esperientzia bizitzeko asmoa duten gazteak izan dira bertan. Bi faktore hauei esker esperientzia eta gaztetasunez beteriko taldea eratzea izango da helburu.

Modu honetan, aurreko kurtsoaren amaieratik geldiune bat izan ondoren, betiko helburu eta balioekin bueltatuko da Koordinakundea, ekintza ugari eskainiz.

Lehen ekintza martxoan izango da, eta laster izango duzue honen berri. Ekintzarik ez galtzeko, kontsulta ezazu gure webgunea (www.gaztetxoak.eus) edota Instagram, Facebook eta Twitter sare sozialak. ZUEN ZAIN EGONGO GARA!