Ekainaren 10eko arratsaldean zehar, 2022ko udan Gaztetxo Hezkuntza Mugimenduak kudeatuko dituen Udaleku ezberdinetan zuzendari lanetan egongo diren pertsonekin elkartu gara.
Batzar honen helburua Udalekuen nondik norako orokorrak azaltzea eta koordinazio sistema azaltzea izan da, helburu bezala umeek primerako esperientzia bizi dezaten.
Uda sorpresaz betea dator eta Udaleku baten baino gehiagotan programaketek ekintza berritsuak dituzte! Zeintzuk diren jakin nahi? Laster ikusiko duzue gure Udalekuetan.
Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu aldez aurretik gure Udalekuetan konfiantza jarri duten parte hartzaile guztiei eta baita ere lanean arituko diren pertsona guztiei.
Web orri honek cookieak darabiltza erabiltzaile esperientzia onena eskeintzeko asmoz. Cookien informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da eta honelako funtzioak betetzen ditu: gure webgunea berriz bisitatzean bereiztea, gure taldeari web orriaren zein atal gogoko edo erabilgarriago duzun jakitea...
Behar-beharrezko cookieak gaituta egon behar dute beti zure cookien ezarpen hobespenak jakin ahal izateko.
Cookie hau ezgaitzen baduzu ezin izango ditugu zure hobespenak gorde. Ondorioz, web hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo ezgaitu beharko dituzu berriz ere.