Bizkaiko Gaztetxo Aisialdi taldeak koordinatzen dituen aisialdi mugimendua.
Nortzuk gara
Gaztetxoen aisialdiko taldeak gure mugimenduko osagairik garrantzitsuena dira. Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundea, Bizkaiko udalerri ezbardinetan dagozan Gaztetxo Aisialdi taldeek osotzen dabe. Talde horreetako begiraleek, modu boluntarioan, bost eta hamabost urte arteko umeak astero dinamizatzen dabezalarik.
Balio Nabarmenak
Balio Nabarmenak
Pentsatzeko askatasuna
Erantzunkizuna
Besteenganako elkartasuna
Bakea
Justizia soziala
Kontzientzia historikoa
Sormena
Besteenganako errespetua
Aurrerapena eta garapena
Naturagaz bat izatea
AISIALDIKO EKINTZAK
Asteburuko kanpalekuak
Eskulanak edo tailerrak
Kaleko jolasak
Irteera bereziak
Ohiko Jaiak
Herriko jaietan laguntzea
Gaztetxo eguna
Txangoak
Gure funtzionamendua
Gaztetxoak Hezkuntza Mugimenduaren zuzendariak, Bizkaiko Koordinakundeko liberatuaren bitartez, Bizkaiko Gaztetxo Aisialdi guztiak antolatu eta koordinaten dauz. Koordinakundea osotzen daben Aisialdi taldeak hiru astero behin batzeko ohitura daukie. Batzar honeetan, taldeen arteko koordinazinoa mantentzeaz gain, alkarregaz batera egingo dirar ekintza ezbardinak programaten dabez.